Unai Alvarez pelotari hernaniarra, urte sabatikoaren ostean, elite mailan dabil lehian berriro eta parte hartu duen lehenengo txapelketa ofizialean, finala jokatzeko sailkatu da. Bigarren mailako Gipuzkoako Trinkete Txapelketako finala, hain zuzen. Finala, gaur jokatuko da, 17:30etatik aurrera, Irungo Arteleku trinketean. Aurrez aurre izango du Errenteriako Eple taldeko Antxon Aranburu eta partidu parekatua espero da. Aranburu maila haundiko pelotaria da, Garfe enpresa profesionalean jokatutakoa. Alvarezek modalitate honetan duen esperientzia baliatu beharko du irabazteko. Kontuan hartzekoa da dituen zenbait arazo fisiko, lehiatu gabe hainbeste denbora egoteagatik. Bestalde, gaur Hernanin, lau partidu jokatuko dira 16:00etatik aurrera.