Gidabaimena euskeraz ateratzea saritu egiten dute Buruntzaldeako Udalek. 2010garren urtean jarri zuten egitasmoa martxan, eta ordutik 94 lagunek atera dute euskeraz: 34k 2010ean eta 60k 2011n.
Atzo, gidabaimena joan den urtean ateratako pertsonen artean egin zuten zozketa, Buruntzaldeako autoeskola bakoitzarentzat, sari bat. Saria 400 eurokoa da, azterketa teorikoko gastuak ordaintzeko. Hernaniren kasuan, Otamendi eta Hernani autoeskoletako ikasleek hartu zuten parte, eta irabazleak izan ziren: Mikel Bergara (Hernani) eta Aitor Ortiz (Otamendi).
Udalek aurrera daramaten egitasmo honen helburua da, D ereduan ikasten dutenek eta euskeraz dakiten guztiek karneta euskeraz ateratzea. Horretarako, hainbat baliabide eman dizkiete autoeskolei, hala nola, testu liburuak, materiala, eta abar.
Prentsaurrean azaldu zutenez, lanean jarraitzeko asmoa dute eta karneta ateratzera dijoazen guztiei euskeraz egitera animatu nahi diete.