SOS Deiak eta Euskalmetek aurreikusi dutenez, izozte eta elurteak espero dira Hernanin datozen egunetan. Hori horrela, autobabeserako zenbait neurri gomendatu ditu Udalak: informazioa eskuratu irrati eta telebistan; ahal den neurrian, ibilgailurik ez erabili; etxetik ateratzeko arropa egokia erabili; mendira ez joan, eta bestela, egingo duzun ibilbidea jakinarazi; ibilgailua erabiliz gero, hartu baino lehen errebisatu eta errepideen egoeraz informatu; eta ez ahaztu eramatea: kateak eta pala, mugikorra, babeserako arropa eta gasolina depositua beteta; arriskuan bazaude, deitu Udaltzaingoari (943 24 89 00) edo Sos Deiak-era (112).
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!