kaxko elkarteko zuzendaritza batzordeak hiru puntu jakinarazi nahi dizkie bizilagunei, Hernaniko Kronikara bidalitako prentsa oharrean.
Batetik, Kale Nagusiko 6garren zenbakian dagoen lokala Kaxko Elkarteari utzi diola Hernaniko Udalak: «bertan, bizilagunen eskaerak eta ekarpenak jasoko dira, eta modu horretara, hiritarren partehartzea areagotuko da».
Bigarren eta hirugarren puntuek zerikusi zuzena dute txotx garaiaren inguruan, Udalari egin dizkioten eskaerekin. Batetik Udalari eskatu diote 2012ko txotx denboraldian Udaltzaingoen presentzia areagotzea, Kaxkoko leku zaratatsuetan: «gauean, gehiegizko zaratek bizilagunen bizi kalitatea txartzen dute. Gainera, txotx denboraldian eta beste hainbat jarduera jendetsuetan, soinu horiek nabarmen areagotzen dira».
Bestetik, kaleen garbitasuna hobetu dezala eskatu diote, orain arte erabilitako garbitasun sistema errefortzatuta».
«Aurten jarri
daitezke martxan»
Kaxko Elkartearen iritziz, azken bi puntu hauek aurtengo txotx denboraldian jarri daitezeke martxan, eta hala egitea eskatu diote Udalari.