Inauterietako bazkarirako txartelak salgai daude Garinen eta Goiz Argin

Kronika - Erredakzioa 2012ko ots. 2a, 01:00

Inauterietarako hainbat ekitaldi antolatu ditu Gazte Asanbladak, Hernaniko koadrilen arteko harremana indartzeko asmoarekin: 11:30etan, trikipoteoa egingo dute karrozekin; bazkaldu aurretik, karrozen desfilea, Tilosetan; 14:30etan, bazkaria Kontrakantxan; Ondoren, karroza onenei saria. Gazte Asanbladak herritarrak animatu nahi ditu karrozak egin, eta parte hartzera. Horrez gain, bazkarirako txartelak salgai daudela ere jakinarazi dute. 10 euro balio dute, eta goizeko potea eta bazkaria daude barne. Garinen eta Goiz Argin erosi daitezke.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!