Urnietako Eteneta elkarteak sukaldaritza ikastaroa antolatu du otsaila eta martxoan zehar. Ikastaroa bi orduko lau saioz dago osatua, eta guztira 16 plater egiten irakatsiko dute. Parte hartzeko, hiru talde daude aukeran: asteartetan, asteazkenetan eta ostegunetan. Ordutegia da, 19:00etatik 21:00etara. Saioen ondoren, egindako platerekin afaltzeko aukera izango da. Izena eman nahi duenak ostirala arte du aukera ondorengo bi telefonoetan: 685722296 edo 629126593. Prezioa, 45 euro.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!