ordubeteko kontzentrazioa egin zuten Luma enpresako langileek joan den asteazkenean, enpresak bi langile kaleratu dituelako; hala jakinarazi du ELA sindikatuak Hernaniko Kronikara bidalitako oharrean. Luma enpresa Eziago poligonoan dago, eta egun, 28 langilek egiten dute bertan lan. ELAk dioenez, 24ra jaitsi nahi dute langile kopurua: «guztira 28 langile dira, Hernani eta inguruko herrietakoak. Kaleratze hauek, Zuzendaritzaren arabera, 28 langiletik 24ra pasatzeko izan dira. Horrez gain, enpresaren helburua da, 24 langile dituztenean, gerta daitezkeen indemnizazioak Fogasak bere kargu hartzea».