`Uruko tartazoa´, bihar

Kronika - Erredakzioa 2012ko ots. 2a, 01:00

Hilabeteko aurreneko ostirala izaki, tartazo eguna dute gaur Uru tabernan. Arratsaldeko 19:30etan tabernan daudenen artean tartazoa zeinek eman eta zeinek jaso zozketatzen dute. Herritarrak gonbidatu dituzte Urura azaldu, eta parte hartzera: «ez dugu helbururik, baina zenbatek desiatu duzue fundamentuzko tartazo bat ematea norbaiti? Agertu Uru tabernara eta tartazoa emateko aukera izango duzu, edo jasotzekoa...».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!