Loyarte, Garin eta Izagirre, sariak jasota

Kronika - Erredakzioa 2012ko urt. 31a, 01:00

Txakur eta guztiko ehiza txapelketako hiru onenek, etxean dituzte sariak. Larunbatean jaso zituzten, Txantxangorri elkartean, afari eder baten ostean. Txapelketan 26 ehiztarik hartu zuten parte, eta onena Iñaki Loyarte izan zen, 1.212 punturekin. Bigarren ehiztari finena Garikoitz Garin izan zen, 1.118 punturekin; eta hirugarren onena, Ramon Izagirre, 916 punturekin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!