Areitio onena, Fagollagan

Kronika - Erredakzioa 2012ko urt. 31a, 01:00

ION Areitio da trialsineko munduko txapelduna, eta hala erakutsi zuen igandean Fa­gollagan, Gipuzkoako txapelketako aurreneko frogan. Aur­kari nagusia, Benito Ros, ez zen bertan izan, eta Areitiok alde nabarmenarekin irabazi zuen, Elite mailan. 10 punturekin gailendu zen , Iker Lezeta bigarren sailkatuak baino 20 gutxiagorekin; hirugarrena, Gor­ka Susperregi izan zen, 43 punturekin. Emakumeetan, Ire­ne Ca­mi­nosek bakarrik har­tu zuen parte, eta 70 puntuko emai­tzarekin bukatu zuen proba. 

Gainontzeko mailei dagokienean, hurrenez hurren, irabazleak hauek izan ziren: seniorretan, Sergio Fernandez, 26 punturekin; infantiletan, Daniel Augusto 48 punturekin; alebinetan, Iker Ro­driguez, 13 punturekin; eta Benjaminetan, Haimar Etxe­berria, 49 punturekin. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!