Epeleko bailaran barrena ibili eta Hernaniko aztarna megalitikoak ezagutzeko aukera izango da otsailaren 12an. Mendiriz Mendi elkarteak, Aranzadi Zientzia Elkarteak eta Hernaniko Udalak antolatu dute irteera, Hernani ezagutuz ekimenaren barruan. Ibilbidean zehar, azalpenak emango dituzte eta 3 ordu eta erdiko iraupena izango duela aurreikusten da. Joan-etorrirako autobusa jarriko dute, doan. Irteera: 09:00; itzulera: 14:00. Bestalde, Irubide Jatetxeak menu berezia prestatuko du, 24 euroan, bertan bazkaltzen geratu nahi dutenentzat. Bai autobuserako bai bazkaltzeko, izena eman behar da otsailaren 9a baino lehen, Mendiriz Mendiko bulegoetan (Iturregi plaza), astelehen, ostegun eta ostiraletan, 20:00etatik 21:00etara. Telefonoa: 943 33 27 45.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!