Canok eta Barandiaranek gehiagorako gogoz utzi zuten Biteri

Kronika - Erredakzioa 2012ko urt. 30a, 01:00

Aldez aurretik agindu be­za­la, «kapritxo» bat eskaini zu­ten neguko sasoi honetako lehe­nengo gonbidatuek, osti­ra­­lean. Ha­la azaldu dio Kro­ni­ka­ri Idoia Noble Hernani’n Musik ekimeneko laguntzaileak.
Auto biplaza batean bezala, Sidecar arima plazaratu zuten Harkaitz Canok eta Beñat Barandiaranek, bakoi­tzak bere tresnak erabiliz: «Canok, ahotsa eta oholtza gainean egoteko modu dotore ezin bereziagoa; Barandia­ranek, berriz, gitarrarekin batera `gimnasia´ egiteko gaitasun harrigarria», nabarmendu du Noblek. Eta gaineratu du: «Hotsak, batzuetan gozoak, beste batzuetan misterio­tsuak, zenbaitetan indartsuak; hitzak, berriz, freskoak, umore eta ironia ukituz jantziak».
Biteriko aretoan bildu zirenek txalo zaparrada be­roak jo zizkieten bi artistei, gertutasuna adierazi eta gehiagorako es­kaera egin. Azken horrek bere fruitua eman zuen. Canoren hi­­tzetan: «Beti gogoratuko ga­ra Herna­niko saio honetaz, lehen aldiz eskaini baitugu bis bat».
Hurrengo emanaldia, otsai­la­ren 24an izango da. Deriva Errant (Jordi Mestres & Pere Olivé) izango da Biterin. Aurretik, Jon Ansorena txis­tulari hernaniarrak joko du.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!