Aurten ere, hutsik egin gabe, Ohitura Zaharrak abesbatza santeskean aterako da Santa Ageda bezperan, txistulari eta bertsolariekin. Eta aurtengoa berezia izango da, 50 urte beteko baitira lehenengo aldiz egin zela. Hori horrela, antolatzaileek deialdi berezia egiten diete hasiera-hasieran ateratako kideei eta herritar guztiei. Entsaioa asteazkenean da, 19:30etan, Biterin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!