Denboraldiko aurkaririk gogorrena Bera Bera izan da Hernanirentzat eta atzo argi geratu zen berriz, donostiarrak ere ez direla gai izan aurre egiteko. Hernaniarrek 17-5 irabazi zuten eta denboraldia bukatzeko partidu baten faltan, galdu gabe jarraitzen dute.
Eguraldiaren eraginez, Landareko zelaia ez zegoen egoera onenean atzokoan, eta egindako jokaldi gutxiak Hernanirenak izan ziren. Ondo jokatu zuen eta nagusi izan zen partidu osoan. Lehenengo zatira, 11-0 aurretik zirela iritsi ziren. Bigarren zatian entsaio bat egin zuten donostiarrek, baina orduan ere ez zuten galtzeko arriskurik izan hernaniarrek. Eta azkenean, 17-5 irabazi. Entsaio bakarra egin zuten hernaniarrek, Arkaitzek, hain zuzen. Azpimarratzekoa da, Iraitz Garmendiak 4 zigor kolpe egin izana eta 12 puntu lortu izana.
Hernanik orain, bi asteko deskantsua du eta denboraldiko hurrengo partidua eta azkena, Hospitaleten aurka jokatuko du.
Jexux Mari Gutierrezentzat, Larre-gainen otordua
Errugbi elkarteko bazkideen artean egindako zozketan, Jexux Mari Gutierrez izan da sariduna. Gutierrezek bi lagunentzako otordua irabazi du Ereñotzuko Larre-gain sagardotegian (943 55 58 46).