Erregulartasunaren garaikurra jaso zuen ostegun arratsean Endika Barrenetxea erremontista hernaniarrak, 2011n jokatutako partiduetan, 40 puntutatik 34,27puntuko media baitzuen. Garaikurra jaso aurretik, partidu estelarra jokatu zuen eguneko beste saridunetako batekin, Koteto Ezkurrarekin. Azken horrek, Urrezko Erremontea jaso zuen, 2011ko erremontista onena izateagatik. Osteguneko estelarrean, Zeberio eta Ionen kontra jokatu zuten, eta 40-30 galdu zuten. Barrenetxea urduri aritu zen, hasieran.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!