Indarrak neurtzeko partidua gaur, Bera Beraren aurka

Kronika - Erredakzioa 2012ko urt. 29a, 01:00

Hernanik ez du ezer jokoan. Lider dago eta halaxe bukatuko du. Play offa ere jokatuko du. Dena dela, aurkari gogorra izango du gaur Landaren, Bera Bera hain zuzen, eta jokoan ezer ez izan arren, taldearen indarra neurtzeko balioko dio, donostiarrak denboraldiko aurkaririk gogorrenak baitira. Partidu ikusgarria eta erakargarria espero da, beraz. Norgehiagoka 12:00etan hasiko da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!