Gipuzkoako Trialsin Txapelketako lehenengo proba jokatuko da gaur, 10:00etatik aurrera. Umeei ere gerturatzeko dei egiten diete.
Benito Ros, zazpi aldiz munduko trialsin txapelduna izandako lizarratarra, eta Ion Areitio, junior mailan 2010ean munduko txapelduna izandako hondarribiarra, Fagollagan izango dira gaur, Gipuzkoako Trialsin Txapelketako aurreneko proban. Goizeko 10:00etan hasiko da. Bizikletarik ez dutenentzat, aukeran jarriko dituztela azaldu dute antolatzaileek eta umeei ere parte hartzera gerturatzeko dei egiten diete. Gipuzkoako Txpalketa bost probek osatzen dute eta Pasaian, Aretxabaletan, Tolosan eta Oñatin jokatuko dira gainerakoak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!