Hernanik bere tamainako talde bat izan zuen aurrez aurre atzo Zubipen, Balmaseda hain zuzen, eta 1-0 irabazi zion. Txuri-berdeek hiru puntu garrantzitsu lortu zituzten atzokoan, azken postuetatik ihes egiteko aukera gehiago izateaz gain, konfiantza hartzeko balio izan baitute, bai jokalari eta baita entrenatzaile berriaren artean ere. Gorka Etxeberriak atzo debutatu zuen entrenatzaile bezala. Irabazi arren, Hernanik nahikoa sufritu zuen. Hasierako 20 minututan primeran aritu ziren txuri-berdeak eta orduan iritsi zen Aritz Lujanbioren gola. Handik aurrera, nerbioek eraginda, pixka bat jaitsi zuten jokoa, nahiz eta ez, bizkaitarrak nagusitzeko adina. Jon Loran taldeko koordinatzailearen esanetan, jarraitzaileen animoek ere asko lagundu zuten.
Hernanik 2-0 irabazi, Emakumezkoen Ligan
Emakumezkoen Ligako taldea igoera fasea jokatzen ari da eta atzo Arrobi Berriren aurka jokatu zuen. Txuri-berdeek erraz irabazi zuten: 2-0. Leire Juanes eta Uxue Rekondok sartu zituzten golak.