Sagar Lasterra herri krosa izango da otsailaren 25ean eta dagoeneko izena emateko epea zabaldu da. Otsailaren 24a baino lehen eman behar da izena, www.kirolprobak.com web orrian. Informazio gehiago: www.atletismohernani.net. Bestalde, aurten, bazkaria antolatu dute Iparragirre sagardotegian, 30 euroan. Joan nahi dutenek formulario bat bete behar dute. Atletismo taldearen web orrian dago. Bazkaldu ahal izateko baldintza bakarra da, lasterketan izena ematea. Adiskide bat edo gehiagoren izena eman daiteke.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!