Artista lanetan ari dira asteburu honetan, Gazte Txokoan (Aristizabal kalea, 5). Mural bat egiten ari dira Axpi ilustratzaile hernaniarraren laguntzarekin. Atzo hasi ziren eta gaur bukatzeko asmoa dute. Atzo bezala, bertan izango dira 17:00etatik 21:00etara. Murala, txuriz pintatua zeukaten pareta batean ari dira egiten. Pareta horretan, lehen, graffiti bat zegoen eta oraingo muralarekin, ikutu dinamikoa eman nahi izan diote Gazte Txokoari. Eta bertan irudikatu dituzte, gazte bat break dance egiten, beste bat arku-tiroarekin... Eta bertako gazteei hainbeste gustatzen zaien ping-pong-ak ere badu bere lekua.
Inauterietan, festa
Hilabetea agurtzeko, asteartean Play Stationean jokatzeko aukera izango da Gazte Txokoan.
Bestalde, Inauterietarako hilabete baino gutxiago geratzen da eta Gazte Txokoan hasi dira ekintzak prestatzen. Inauterietako larunbatean, hau da, otsailaren 18an, festa egingo dute. Bazkaria eta Mozorro Lehiaketa izango dira, besteak beste.