Hernani gero eta liderrago, bihar Bera Berari irabaziz gero

Kronika - Erredakzioa 2012ko urt. 28a, 01:00

hernani lider da Ohorezko B mailan, eta bi partiduren faltan, 11 puntu ateratzen dizkio bigarren sailkatuari. Beraz, aurreneko postua aseguratuta, denboraldia borobila izatea dute helburu hirukoloreek. Ez dute partidu bat bera ere galdu, eta hala bukatu nahi dute denboraldia. Bihar ordea, izan dezaketen aurkaririk gogorrenaren bisita izango dute Landaren. Bera Beraren kontra jokatuko dute, 12:00etan hasita.


Joanekoan, erraz irabazi
Hernanik arazo haundirik gabe irabazi zion Bera Berari joaneko partiduan. Anoetako miniestadioan jokatu zuten, eta 18-31 nagusitu zen Her­nani. Partidu hura klabea izan zen, orduan ia ia ziurtatu baitzuen Hernanik play offa jokatzea.


Larre-Gain, babeslea
Gaurko partiduko babeslea Larre-Gain sagardotegia da. Bertan bi lagunentzako otordua zozketatuko dute, elkarteko bazkideen artean.


Play offak, martxoan
Gaurko partiduaren ostean, Hernanik deskantsua izango du, eta Bartzelonako Hospi­taleten kontra jokatuko du ligako azkeneko partidua; Landaren baita ere. Denboraldia lidertzan bukatuta, play offa beste taldeko bigarren sailkatuaren kontra jokatuko du Cisneros ekipo ezagunaren aurka. Hernanik martxoan egingo du borroka, Ohorezko A mailarako igoeraren bila.


Ikustera joateko, autobusa
Madrilera Igoera faseko joaneko partidua Madrilen jokatuko du Her­nanik, eta bueltakoa, Landaren. Hori horrela, errugbi elkarteak autobusa antolatu du, zaletuak Madrilera taldea animatzera joan daitezen. Partidua martxoaren 4an jokatuko da, 12:30etan. Autobusa egun berean aterako da Hernanitik, 06:00etan. Izena emateko aukera ezberdinak daude: Landareko bulegoetan, arratsaldeetan edo partidu egunean; edo Oindi, Ekos, eta Zintzarrin. Izen abizenak eta telefonoa eman behar dira, eta bidaiak 40 euro balio du.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!