Hernaniko lau paletarik jokatuko dute Kutxa Saria, bihar hasita

Kronika - Erredakzioa 2012ko urt. 28a, 01:00

paleta munduko pelotaririk onenak elkartzen dituen txapelketa igandean hasiko da: Kutxa Saria. Hamabi paletarik hartuko dute parte txapelketan: Euskal Herrian egun dauden 8 pelotari onenak batetik; eta lau gaztek bestetik. Hamabi horietatik bi gainera, hernaniarrak dira: Amaia Irazustabarrena eta Ariane Arrieta. Txapelketa nagusiaz gain, Promozio Saria ere jokatuko da aurten, nobedade gisa. Sei pelotarik hartuko dute parte, eta horietatik bi ere, hernaniarrak izango dira: Maider Semper eta Irati Ugalde.

Helburua, pelotari onenak elkartu, eta maila haundiko txapelketa izatea
Kutxa Saria Txapelketak dituen helburuak bi dira: bat, momentuan Euskal Herrian dauden pelotari onenak elkartzea; eta bi, txapelketa lehiakorra izatea, eta bide batez, ezker horman, momentuan dagoen maila haundienekoa izatea. Txapelketa bihar hasiko da eta final haundia martxoaren 4an jokatuko da, To­lo­sako Beotibar pelotalekuan.

Txapelketaren sistema
Kutxa Sariko sei bikoteak bi multzotan banatu dituzte. Fi­nal laurdenak, multzoka jokatuko dira, hau da, mul­tzo bereko hiru bikoteek elkarren kontra jokatuko du­te eta bi onenak finalerdiak jokatzeko sailkatuko di­ra. Finalerdietan berriz, mul­tzo bakoitzeko bikote onenak beste multzoko bigarrenaren kontra jokatuko du. Az­­­ke­nik, txapelketako bi bi­ko­te one­nek jokatuko dute finala. Promozio Sariari dagokionenan, hiru bikoteek elkarren kontra jokatuko dute, eta finalera, bi onenak pasako dira.

KUTXA SARI NAGUSIA
A MULTZOA
Mendizabal-Arrieta
Aristorena-Ruiz de Larramendi
Housset-Serre
B MULTZOA
Etchelecu-Contin
Irazustabarrena-Arozena
Muneta-Bordagaray
PROMOZIO SARIA
Garmendia-Semper
Isasmendi-Mendizabal
Andueza-Ugalde


Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!