Otsaila ekitaldi garrantzitsuz beteta dator aurten. Gabonen ostean, neguan zehar izaten diren beste hiru ekitaldi nagusiek hilabete berean kointziditu dute aurten: Santa Ageda, Kaldereroak eta Inauteriak. Horiez gain, Iñude eta Artzainak, Antzerki Zikloa eta Sagar Lasterra dira hilabete honetako beste nobedadeak. Azkenik, hilabetero izaten diren ekitaldiak ere, ez dira faltako: Literatur Solasaldiak, ikastaroak, Hernani´n Musik...
Santa Ageda bezperako taldeak, 50 urte
Aurreneko bi ekitaldiez asteburu honetan bertan gozatzeko aukera izango da. Santa Ageda eguna igandean izaki, bezperan aterako dira Ohitura Zaharrak abesbatzako kideak, santa eskean. Aurten gainera, urte berezia dute, 50 urte betetzen baitira aurreneko aldiz atera zirenetik. Horregatik, dei egin diete herritarrei, orduko eta gaurko taldekideekin batera, herrian barrena kale buelta egitera. Hitzordua larunbatean, 17:30etan, Milagrosako kaperan egin dute.
Kaldereroak, larunbatean
Kaldereroak izango dira larunbateko beste protagonistak. Ehundaka lagun elkartuko dira, zapi, koilare, belarritako eta urre koloreko hainbat pitxiz apainduta, herrian barrena buelta egitera. Elur Txoritik adierazi dutenez, 21:00etan aterako dira elkartetik, eta Sandiusterrin barrena buelta egin ostean, Plazara gerturatuko dira. Ibilbidea, Kardaberaz kalea jaitsi eta Nagusia igota bukatuko dute. Ohi bezala, atera aurretik afari eder baten bueltan elkartuko dira elkartean hainbat herritar (izena aldez aurretik eman behar zen).
Inauterietako gaia: Granja
Inauteriak hilaren 17tik 22ra izango dira Hernanin, eta Berriak elkarteak zehaztu du herritarrak mozorrotzeko eta denda eta komertzioak apaintzeko gaia: Granja. Urtero bezala, karrozak, sardinaren ehorzketa eta abar, ez dira faltako. Eta Gazte Asanbladak egitarau propioa ere, antolatu du.
Otsailak 4
l Santa Ageda
abesbatzaren irteera.
l Kalderero konpartsaren
irteera.
Otsailak 11
l Kalez Kale kantari. Plaza Berrin, 12:00etan.
Otsailak 12
l Iñude eta artzainak
konpartsaren irteera. Urumea ikastola. 12:00etan
Otsailak 17-22
l Inauteriak
Otsailak 25
l Bigarren eskuko azoka
Otsailak 26
l VIgarren Sagar Lasterra
l Kontzertua. Hernaniko Musika Banda. Jose Mari Oiartzabal gonbidatuta. Milagrosan 13:00etan.
Otsailak 28
l Sendabelarren
ikastaroaren hasiera
Otsailak 28
l Ipuin kontaketa. Lur Kortarekin. Udal
liburutegian.
ANTZERKI ZIKLOA (Biterin, 20etan)
Otsailak 21
l Wilt. Ados Teatroa. Euskaraz
Otsailak 22
l Bodologuak. Txitxeta
produkzioak. Euskeraz.
Otsailak 23
l Amanda Tevé. Las Txirenitas. Gaztelaniaz
HERNANI´N MUSIK (Biterin, 20etan)
Otsailak 24
l Jon Ansorena (txistua), Jordi Metres eta Pere Olive (gralla i percusió)
LITERATUR
SOLASALDIAK
(Liburutegian, 19:30etan)
Otsailak 8
l Las hojas muertas. Barbara Jacobs. Jose Luis Canchorekin. Gaztelaniaz.
Otsailak 21
l Tunela. Ernesto Sabato. Ane Mayozekin. Euskeraz.
ERAKUSKETAK
(Biterin, 18:00-20:00)
Otsailak 9
l Bitxien erakusketaren
bukaera. Giovanna Bittante.
Otsailak 15-29
l Margoak. Isabel Calo, Mari Paz Uzkiano, Oihana Insausti eta Goretti Izuzkina.
GAZTETXOKOA
Otsailak 8,9
l Karetak egiteko tailerra.
Otsailak 10,11
l Argazkiak tuneatu.
Otsailak 15,16
l Lokala dekoratu.
Otsailak 18
l Mozorro lehiaketa eta
bazkaria.
Otsailak 22, 23
l Argazki margoak egin.