xalaparta elkarteak Empar Pineda aktibista feminista izendatuko du aurten Hernaniar Bikaina. Hala erabaki zuten elkartean, joan den igandean egindako asanbladan. Omenaldia ekainaren 9an egingo diote, elkarteko urteko afariaren ostean eta oroigarri gisa, Mikel Cristtiren eskultura emango diote.
Feminismoaren munduan, oso ezaguna
Empar Pineda 1944an jaio zen Hernanin, eta Kardaberaz eta Portu auzoetan bizitu zen ikasketak hasi arte. Franquismo garaian Filologia erremonikoa ikasi zuen Madrilgo, Bartzelonako eta Oviedo unibertsitateetan.
Antifrankista izaki, kartzelan era izandakoa da. Franko hil ostean, Bartzelonara joan zen lanera, eta talde feminista batekin aurreneko lotura 1976garren urtean izan zuen, Primeras jornadas Catalanes de la Dona jardunaldietan hartu baitzuen parte.
Jardunaldi hura hasiera besterik ez zen izan: Espainiako Feminista taldeko koordinatzaila izan da; Nicaraguan Sandinisten garaipenean egon da, abortoaren aldeko komisioa sortu du...
Eta egindako lan guztiagatik, sari ugari jaso ditu: Margarita Borras saria, Creu de San Jordi, Pasionaria...