Curriculumak bidaltzeko epea asteazkenetik zabalik, Udalaren lokalak garbitzeko

Kronika - Erredakzioa 2012ko urt. 29a, 01:00

Edozeinek bildali dezake Curriculuma. Guztiekin zerrenda bat osatuko da. Kontuan izango dira, euskera jakitea, Hernanin bizitzea eta lan esperientzia.

Udalarenak diren loka­lak garbitzeko, zerrenda bat osatuko da zeregin horreta­rako prest dauden langilee­kin eta Curriculumak bidal­tzeko epea, asteazkenetik aurrera egongo da zabalik. Otsailaren 29ra bitarte egongo da aukera, Curricu­luma bidaltzeko. Martuteneko Limpiezas Villar enpresak du lan hori zuzentzeko ardura eta jaki­na­razi duenez, irekia da eta edozein herritarrek bidali dezake Curriculuma. Dena dela, hiru ezaugarri kontuan izango dituzte: eus­kera jaki­tea, oinarrizko mai­la, hitz egiteari dagokio­na; Her­nanin bizitzea; eta lan esperientzia. Interesatuek hona bidali behar dituzte Curri­culu­mak: cvgipuzkoa@limpiezasvillar. com internetez, edo Ubarburu pasealekua 63, 20014 Martu­tene-Donostia.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!