Hernanik indar berria izango du gaur, Gorka Etxeberria entrenatzailearekin

Kronika - Erredakzioa 2012ko urt. 28a, 01:00

HErnanik ilusio bereziarekin jokatuko du gaur Balmasedaren kontrako partidua. Psikologikoki eta taktikoki haize berria izango dute txuri berdeek, entrena­tzaile berria baitute aste hasieratik: Gorka Etxe­berria. Aurrean maila pare­tsuko taldea izango dute, mantentzeko lehian erabat murgilduta dagoena. Beraz, aukera bikaina da gaurkoa, irabazi, eta partiduz partidu, Hirugarren mailan manten­tzeko ametsa egi bihurtzeko. Bide horretan, afizionatuen laguntza ezinbestekoa dela azaldu dute Klubetik. Horregatik, etxeko partiduetan Zubipera gertura­tzeko deia egin dute. 

Taldea ezagutzen duen entrenatzailea
Gorka Etxeberriak ibilbide luzea du entrenatzaile lanetan: Zaragoza eta Alaveseko filialetan aritu da, Tolosan eta Pasajesen, eta beste hainbat taldeetan. Orain, ilusioarekin heldu dio erronka berriari, Hernani entrenatzeari. Entrenatzailea aldatzeko arrazoia denboraldi honetako emaitza txarrak izan dira, baina Jon Loran CD Hernaniko koordinatzaileak dio, erabakia oso zaila izan dela: «ez genuen espero halako erabakirik hartu behar izatea; Iborrengan konfiantza osoa genuen. Futbola ordea, halakoa da, emaitzek agintzen dute. Gauzak horrela, emaitzak eta taldearen dinamika hobetze aldera entrenatzailea aldatzea erabaki dugu». Loranek dioenez, Etxe­berriarentzat ez da talde berria Hernani, entrenatzaile izan aurretik ere jarraitzen baitzuen: «berak segitu izan digu. Hasieran gu guztion laguntza beharko du taldera egokitzeko. Ekipoa dagoen egoeratik salbatzera etorri da, eta horretarako lana gogor egingo duela iragarri du. Klubaren babes guztia izango du». Koordinatzaileran ustez, klubarentzat bultzada bat izango da Etxeberria, «ilusio haundiarekin etorri baita».

«Iborrek beti izango ditu klubeko ateak zabalik»
 Iborri klubaren alde egindako lan guztia eskertu nahi dio CD Hernanik, eta jakinarazi, «beti izango dituela ateak zabalik».

Hernani-Arrobi Berri, Zubipen
Emakumezkoen ligan, Igoe­ra faseko lehian jarrai­tzen du Hernanik. Gaur Arrobi Berri taldearen kontra jokatuko dute Zubipen, 18:30etan hasita.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!