Sagardoaren historia, Kaxko Historikoan hasi, eta sagardotegian bukatu

Kronika - Erredakzioa 2012ko urt. 28a, 01:00

Hernanin turismo historikoa egiteko aukera jarri du Hernaniko Udalak, aurtengo Txotx Denboraldian. Bertako eta kanpoko jendeak aukera izango du Kaxko Historikoa ezagutzeko, tren berdean ibiltzeko, eta sagardotegia probatzeko.

Harrituta geratzen ziren Erdi Aroan eta geroago ere, Hernanira ingu­ra­tzen ziren bisitari asko eta asko. Sagas­tiz josita omen zegoen inguru guztia. Sagardoa zen, Herna­niko edari nagusia; lege, an­to­lamendu, eta mugi­men­du izu­garria sortu zuen urteetan, sagardoak.

Garai ba­te­ko Her­naniren arrastoa dugu sagar­doa, baina horrez gain, badu Her­nanik orduko arras­to ge­hia­go ere: monumentu his­to­rikoak. Her­na­nik harresi haun­di bat zuen eta orduko arku zahar bat orain­dik hortxe dago, Zapa kale bu­kaeran. Agusti­netako konben­tuak, or­duko pa­rrokia nagu­siak, orain­dik manten­tzen du arku nagusia. Porta­lon­do etxea, herriko por­ta­lean edo ata­rian zegoen; Egi­no etxea, Victor Hugok ego­naldia egin omen zuena; Aier­di etxea, Zara­­gue­ta etxea, Be­roitz etxea, Madina etxea; Erre­ge bidea, Leokako labaderoa...

Hernaniko Udalak hori guztia azaltzeko aukera jarriko die bisitariei, aurtengo txotx denboraldian. Gida ba­tek lagunduta, oinezko ibilia egin ahal izango da Kaxkoan ba­rre­na. Hernani eta ingu­ruak eza­gutzeko, tren berdean ibilal­diak, sagastiak ikusi, eta azal­penak entzunez. Sagardo­te­giak eza­gu­­tzeko, berriz, sagar­do kata egiteko aukera dago, eta baita bazkaltzeko ere.

Txotx denboraldian zehar
Hernani eta sagardoa eza­gu­tze­ko, aukera paregabea, hasi urta­rrilaren 28an, eta apiri­la­ren 30era arte (Ostiral Santu egu­nean ere bai). Bisitariak egi­­ten duen au­ke­raren ara­be­ra, larunbat goizez, arra­tsal­dez, edo igande goizez egin ahal izango dira bisitak.

Behemendik eta Hernaniko Udalak egin dute proiektua, eta atzo azaldu zuten pren­tsau­rrekoan, Udaleko Alkatea bertan zela, eta baita zine­gotziak, Behemendiko ki­deak, eta sagardogileak ere.

Aukera kanpotarrentzat, aukera herritarrentzat
Au­kera bat baino gehiago jarri dira: pakete osoa hartzeko au­kera (8-15 pertso­na­ko taldeak): Kaxko His­to­rikoa ezagutu, tren ber­dean ibili, sagardo kata egin, eta sagardotegian bazkal­du.

Aukera txikiagoa ere egin daiteke (bakarka edo taldeka): aurreko guztia, baina bazka­ririk gabe; edo tren berdean ibi­lal­dia; edo Kaxko Histo­ri­ko­an bisita gida­tua. Bost hizkuntzatan egin liteke ibilia.

E-mail bat jarri dute erre­ser­bak egiteko: gurutze-a@­her­na­ni.net. (astebete lehenago, pack osoa hartuz gero; astean ber­tan, sagardotegian bazkaria ez beste guztia nahi duenarentzat). Tren berdean bakarrik ibiltzeko, larunbat arratsaldez azaldu liteke turismo bulegora, 16:30­etatik aurrera. Bisita gidatua bakarrik egiteko, igande goi­zez azaldu behar da turismo bulegora, 12:00ak baino lehen.

Turismo bulegoa irekita egongo da, apirilaren 30era arte, Biteri aurrean: larun­ba­tetan (11:00-15:00/16:30-19:30) eta igandetan (11:00-15:00). 

Lau aukera

1-Pack osoa

  • Larunbat goizetan, 11:30etan.
  • Oinezko bisita, Hernaniko Kaxko Historikoan, Monu­mentu eta Ondareari buruzko azalpenak entzunez.
  • Tren berdean ibilaldia, sagastiak ikusiz eta gidaren azalpenak entzunez. Sagardo kata batekin bukatuko da. (Haurrentzat, muztioa).
  • Irteera puntura buelta.
  • Bazkaria sagardotegian (garraioa norbere kontu).
  • Prezioa:  16 urtetik gora: 40 € / 4-15 urte: 23 € / 0-3 urte: doan.

2-Pakete turistikoa

  • Larunbat goizetan, 11:30etan.
  • Oinezko bisita, Hernaniko Kaxko Historikoan, Monu­mentu eta Ondareari buruzko azalpenak entzunez.
  • Tren berdean ibilaldia, sagastiak ikusiz eta gidaren azalpenak entzunez. Sagardo kata batekin bukatuko da. (Haurrentzat, muztioa).
  • Irteera puntura buelta.
  • Prezioa:  16 urtetik gora: 10 € / 4-15 urte: 5 € / 0-3 urte: doan.

3-tren berdean ibilia

  • Larunbat arratsaldetan.
  • Tren berdean ibilaldi polit bat, Hernaniri buruzko ipuin bat entzunez.
  • Irteera puntura buelta.
  • Prezioa:  16 urtetik gora: 2 € / 4-15 urte: 1 € / 0-3 urte: doan.

4-bisita gidatua kaxkoan

  • Igande goizetan, 12:00etan.
  • Biteriko turismo informaziora inguratzen direnekin bisita gidatua, Hernaniko Kaxko Historikoan, azalpenak entzunez.
  • Prezioa: doan.

Urtarrilak 28 - Apirilak 29
(Ostiral Santu egunean ere bai)

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!