Harkaitz Canoren hitzak eta Beñat Barandiaranen gitar doinuak, gaur Biterin

Kronika - Erredakzioa 2012ko urt. 27a, 01:00

‘Sidecar arima’ izeneko emanaldia eskainiko dute, iluntzeko 20:00etatik aurrera. Sarrerak salgai daude 7 euroan, Biteri kultur etxean.

Harkaitz Cano idazleak eta Beñat Barandiaran gitarristak Sidecar arima izeneko emanaldia eskainiko dute gaur, iluntzeko 20:00etan, Biteri kultur etxean.

Barandiaranek gitarra des­­ber­dinak joko ditu: elektrikoa, akustikoa... Flamen­kotik heavyrai­no­ko doinuak entzuteko aukera izango da eta Canok, sidecar batean bezala, irakurketa egingo du. Irakurriko ditu testu laburtuak, diario zatiak... Aste­lehe­nean, aurkezpenean azal­du zuenez, umore eta ironiaz zipriztintzen saiatuko dira. Sarrerak salgai daude 7 euroan, Biterin.

Emanaldia, Hernani’n Mu­sik eskaintzaren barruan an­tolatu da; hurrengoa, otsailaren 24an: Deriva Errant (Jordi Mestres & Pere Olivé); aurretik, Jon Ansorena txistulari hernaniarra entzuteko aukera izango da. yy
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!