Endika Barrenetxeak Erregulartasunaren Garaikurra jasoko du bihar

Kronika - Erredakzioa 2012ko urt. 25a, 01:00

Bihar, Galarretan, osteguneroko erremonte jaialdia jokatu ondoren, I. Urrezko Erremonte Gala 2011 izango da, Oriamendi 2010 enpresak antolatuta. Oriamendik, 2011ko erremontista nabarmenenak sarituko ditu. Baleztena eta Badiolari omenaldia egingo zaie, biek erremontea utzi egin behar izan baitute lesioak direla medio. Ondoren, Javier Urrizak (A taldea) eta Endika Barrenetxea hernaniarrak (B taldea) 2011ko Erregulartasunaren Garaikurra jasoko dute. Eta azkenik, galan bertan, Urrezko Erremontea Saria zein pelotarik jasoko duen argituko da, hau da, 2011ko erremontista onena zein izan den jakingo da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!