Gaur Zikuñagan bilera, bihar Latsunbeberrin

Kronika - Erredakzioa 2012ko urt. 25a, 01:00

Udala auzoz auzo egiten ari den bilera errondari jarraipena emango zaio gaur, Zikuñagan. Bertako auzotarrekin bilduko dira 19:00etan, auzo elkartean. Bihar berriz, Latsunbeberri eta inguruko auzotarren txanda izango da. Iturritxo auzo elkartean dute hitzordua 19:30etan. Auzo elkartetik dei egiten diete auzotarrei bilerara azaltzeko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!