Trakesten ari zaio liga Hernaniri, Hirugarren mailan. Partidu txukuna eginda, 2-1 galdu zuten hernaniarrek larunbatean, eta azken muturrean dira txuriberdeak.
Zorteak nekez laguntzen dio atzean dijoanari. Hernanik ere ez zuen haundirik izan larunbatean. Goierriarrek txiripaz sartu zuten lehenengo gola, eta azkena berriz, azken minutuan. Kolpe bat gehiago hartu arren, hernaniarrek badute oraindik aukera, erreakziorako, eta datorren astean Balmasedaren kontra hil edo bizi aterako dira Zubipen.
Ez du beti onenak irabazten
Emakumezkoen ligan, galdu egin zuen Hernanik, 2-1, igoera faseko bigarren partidua. Irabazten hasi, 0-1, eta Hernanik aukera dezente izanagatik, bi gol sartu zituen Allerruk, bi jokaldi txorotan. Hurrengoa Zubipen: Harrobiberri.