Lidertza aseguratu du Hernanik, Landare lokaztuan

Kronika - Erredakzioa 2012ko urt. 22a, 01:00

Hernanik lehenengo postuan bukatuko du sailkapenean, atzo Independienteri 36-0 irabazita. Liga bukatzeko bi partidu falta dira.

Bi partidu falta dira liga buka­tzeko, eta Hernanik 11 puntu ken­tzen dizkio bigarrenari. Lider da, eta lider bukatuko du, beraz. Atzo 36-0 irabazi zion Independiente taldeari, erabat lokaztutako Landaren zelaian. Defentsan fuerte aritu zi­ren kanpotarrak, eta ez zien hain erraz utzi hernaniarrei euren lana egiten. Zelaia zail zegoen atzo, eta joku politik nekez egin zitekeen. Herna­niarrek, ordea, aurten ez dute neurriko zapatarik bilatzen, eta asmatu zuten, bai, baloia eskuz esku ibiltzen, eta zuloak aprobetxatzen. 6 entsaio, hernaniarrentzat: Otxotok bat, Olanok bat, I.Garmendiak bat, eta Genuak bi. Sei aukeratik, lau gauzatu zituzten: I.Gar­men­diak hiru, eta Genuak bat. Iraitz Garmendiak, zigor gol­pe bat ere sartu zuen. 300 lagun inguru izan ziren Landaren; sarrera polita, eguraldia kontuan hartuta.

Play-offak buruan
Bi partidu falta dira liga bu­ka­tzeko (hurrengo astean Bera Beraren kontra, Landaren), eta Hernanik badaki lehenengo bukatuko duela. Martxoan dira play-offak eta beste taldeko bigarrenaren kontra ariko dira hernaniarrak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!