Hernaniko boleibol taldeak garaipena lortu zuen atzo Deuston jokatutako partiduan. Partidua nahiko orekatua izan zen, eta hernaniarrek bost jokoak behar izan zituzten garaipena lortzeko. Bost joko horietatik lehena etxekoek irabazi zuten, 25-13. Bigarrena berriz, hernaniarrek, 12-25. Hirugarren jokotik aurrera, bi taldeak parekatuta ibili ziren, eta bosgarren jokoak eman zion azkenik garaipena Hernaniri, 12-15 irabazita. Emaitza honek, aurreko asteko porrota ahazten lagunduko dio Hernaniko taldeari.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!