Auzotarren bilera gaur; Udalarekin bihar

Kronika - Erredakzioa 2012ko urt. 22a, 01:00

l Osiñagako auzo elkarteak deituta, auzotarren bilera dute gaur Arriatsuko eskolan, 12:00etan. Balantzea egingo dute, iazko urtearena, eta aurtengo asmoak eta beharrak aztertuko dira. l Bihar, Udaletxean dute bilera, 19:00etan, Udala egiten ari den auzokako errondaren barruan.

bi egunetan bi bilera dituzte Osiñagako auzotarrek; gaur, auzotarren artekoa, eta bihar, Udal arduradunek deituta egingo dutena. Urte hasierako bilera dute gaur, 12:00etan, Arriatsuko eskolan. Auzo Elkarteak deitu du bilera, eta hor ariko dira, iazko balantzeari buruz eta aurtengo asmoei buruz. Ba­tzordea aldatzearen gainean ere hitz egingo dute, eta bestelako behar eta asmoak tratatuko dira. Bihar, Udal arduradunekin bilduko dira Udaletxean, 19:00­etan. Udala auzoz auzoko erron­da egiten ari da, eta auzoaren beharrei buruz ariko dira. Bilera irekia da, auzotar guztientzat.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!