Erdi Aroko Hernani eta sagardoa ezagutzeko ibilbidea, 8-15 lagunentzat

Kronika - Erredakzioa 2012ko urt. 22a, 01:00

Bisita gidatuak egiteko aukera jarriko du aurten, Hernaniko Udalak, Hernani bisitatu nahi duten taldeentzat. Hernani eta sagardoa ezagutzeko aukera jarriko dute, Pakete Turistiko baten bidez. Sagardotegi batean kata eta bazkaria ere sartzen dira eskaintzan.

Hernani eta sagardoa ezagutzeko aukera jarriko zaie aurten, nobedade moduan, bisitari taldeei. 8-15 pertsonako taldeetan, aukera izango da Pakete Turistikoa hartu, eta Erdi Aroko Hernaniri begiratu bat emateko. Turismoari beste modu bateko eskaintza egin nahi zaio modu horretara, eta bisita guztiak gidatuak izango dira, informazio historiko, turistiko eta abarrekin.

Azalpenak, bost hizkuntzatan
Bost hizkuntzatan emango zaizkio argibideak turistari, aukeran: euskeraz, gaztelaniaz, katalanez, frantsesez edo inglesez. Lehendabizi, Kaxko Historikoan barrena oinezko ibilia egingo da, azalpen eta guzti. Ondoren, Hernani inguruak ezagutuko dira tren berdean edo txutxu trenean: sagastiak, sagardotegiak eta abar. Ibilbidea, sagardotegi batean bukatuko da, eta bertan sargado kata egingo dute. Eguerdian, bazkaria, sagardotegi batean.

Turismo informazioa, Biteri aurrean
Bestalde, informazio puntu bat jarriko du Hernaniko Udalak, txotx denboraldiak irauten duen bitartean, Biteri aurrean. Larunbat, igande eta jai egunetan zabalduko dute puntu hori. Larunbatetan, 11:00-15:00 eta 16:30-19:30. Igande eta jai egunetan: 11:00-15:00. Bertan, bisitari guztientzako informazioa izango da, Hernaniri buruzkoa. Historia, ibilbideak, natur eskaintza...

Udalaren mezua

«Egin Txotx! Ez egin Txof!»
Hernaniko Udalak dei egin die bisitari guztiei, txotxarekin gozatzeko, baina beti ere, elkarbizitza arauak errespetatuz.

«Txotx denboraldia Hernaniko sagardotegi eta sagardoak ezagutu eta dastatzeko garaia da, sustrai sendoak dituen ohitura ezagutzeko aukera ezin hobea; baina beti ere, elkarbizitza arauak errespetatuz», hori azaldu du Hernaniko Udalak. Ho­rregatik, aurtengo mezua honakoa da: «Egin Txotx! Ez egin Txof!». Horren harira, urtero bezala, neurri bereziak hartuko ditu: udaltzain zerbitzua haunditu eta egokitu egingo du, eta asteburuko garbiketa zerbitzua ere bai. Karabelgo parkina erabiltzeko dei egin die bisitariei.

Ordutegiak bereziak

TABERNAK KAFETEGIAK

Igandetik ostegunera
Urtarrilak 20-Maiatzak 1
  Taberna eta kafetegiak        01:00 arte
  Taberna berezi, pub
  eta disko tabernak             02:30 arte

Ostiral, larunbat eta jai bezperak
Urtarrilak 20-Maiatzak 1
  Taberna eta kafetegiak        03:00 arte
  Taberna berezi, pub
  eta disko tabernak             04:30 arte

Apirilak 7,14,21,28 eta 30

  Taberna eta kafetegiak        02:30 arte
  Taberna berezi, pub
  eta disko tabernak             04:00 arte

Ostiral eta larunbat gauetan eta larunbat eguerdian
Osiñagako sagardotegietara joateko zerbitzua eskainiko du Hernaniko herri barruko autobusak, denboraldiak irauten duen bitartean, Zinkoeneatik. Sagardotegi hauetara: Itxasburu, Otsua-enea, Olaizola, Altzueta, Ipa­rragirre, Elorrabi, eta Goiko-Lastola.

Ostiral eta larunbat gauetan, joateko, 20:30etatik 21:00etara Zinkoeneatik. Bueltatzeko, 23:30etatik 00:30etara, Goiko Lastolatik.

Larunbat eguerdietan, joateko, 13:30etatik 14:30etara. Bueltatzeko, 17:00etatik 17:30etara Goiko-Lastolatik.

Larre-Gainera joateko autobusa Biteri ondotik abiatuko da: ostiral eta larunbat gauetan 21:00etan. Larunbat eguerdietan 13:45 eta 14:15etan.

Zerbitzu bereziak taldeentzat
Taldeentzat zerbitzu bereziak izango dira, aste egunez, autobus osoa ordainduta. Horretarako, telefono honetara deitu: 603 414 638.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!