Faisanak eta eperrak ehizatzera, Arabara

Kronika - Erredakzioa 2012ko urt. 21a, 01:00

Txantxagorri elkartean lau irteera antolatu dituzte Arabara, faisanak eta eperrak ehizatzera. Otsaileko lau larunbatetan joango dira, eta irteeretako bat elkarteak berak ordainduko die bazkide eta abonatuei. Irteeren oinarriak eta izena emateko bete beharrekoa elkarteko tabloian dago, bazkideen esku. Ehiza jardunaldi bakoitzaren ostean, bertako jatetxean bazkaltzeko aukera izango da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!