Hernaniko hiru bikote gaur, Anoetako finalean

Kronika - Erredakzioa 2012ko urt. 21a, 01:00

Jubeniletan Hernaniko bi bikotek jokatuko dute elkarren kontra; eta seniorretan, Suberri izango dute aurkari. 17:00etan hasiko dira.

Hernaniko paletarien maila Euskal Herriko onenetakoa da, eta hori egiaztatzeko, gaur Anoetan jokatuko diren finalei erreparatu besterik ez dago. Jubeniletan, finala jokatuko duten bi bikoteak hernaniarrak dira; eta seniorretan, Suberriren kontra jokatuko duena ere bai. Partiduak arratsaldeko 17:00etan hasiko dira, Anoetako pelotalekuan. Jubeniletan, Irazusta­ba­rre­na eta Huizik jokatuko dute Pagola eta Arrietaren kontra. Edonork irabazi dezake, bi bikoteek maila antzekoa baitute; beraz, partidua oso berdindua izatea espero da. Seniorretako partiduan berriz, Manzisidor eta Sem­per dira, finalera iritsi direnak eta  Suberri izango dute aurrean. Gipuzkoako txapelketako finalean elkarren kontra jokatu zuten baita ere, eta orduan bezala, gaurkoan ere Suberriko bikotea da irabazteko faboritoa.

Murgiondo eta Leonet, Gipuzkoako finalerdian

Hernaniko beste bi pelotarik ere hitzordu garrantzitsua dute gaur. Gipuzkoako finalerdiak jokatuko dira, trinketekoak, Donostiako Gas­ka pelotalekuan, 15:00­etan.

Aurreneko partiduan, Aritz Murgiondok jokatuko du Urnietako Loitegiren kon­­­tra. Partidu zaila espero da, Loitegi baita maila ho­ne­tan, momentuan dagoen pelotaririk onena.

Bigarren partidua berriz, Jon Leonetek jokatuko du, Urnietako Lizasoren kontra. Kasu honetan, partidua oso berdindua izatea espero da. Leonet maila onean ari da azken aldian, eta sakearekin asmatzen badu, partidua ira­bazteko aukera izango du.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!