Denboraldi borobila egiten ari da Ohorezko B mailako Hernani: lider dijoa, bigarrena 10 puntura du, eta ez du partidurik galdu. Bide horretatik jarraitzeko asmoarekin, Santanderreko Independiente hartuko dute gaur etxean. Landaren jokatuko da partidua, arratsaldeko 16:00etan hasita. Taldearen egoera ekonomiko txarra medio, partidua ikusteko sarrera 5 euro kobratuko dute gaur, eta denboraldia bukatzeko geratzen diren partiduetan. Erosten duten guztien artean Adarraga tarta zozketatuko dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!