Urteroko ohiturari eutsiz, San Sebastian bezperan, hau da, ostegunean Tabernetako Bertsolari Txapelketa jokatu zen Garinen, eta Oier Iurramendi hernaniarra izan da aurtengo bertsolaririk onena. Bigarren postuan Amaia Otxotorena hernaniarra geratu zen. Biak Hernaniko bertso eskolako kideak dira.
Urtetik urtera indartzen ari da txapelketa eta iaz bezala, 12 lagunek hartu zuten parte. Gehienak hernaniarrak izan ziren, Irun, Azkoitia, Astigarraga edota Urnietako 4 bat lagun izan ezik. Giroa ere, beste behin, ederra.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!