Yogur, ardi esne, eta gazta ekologikoak erosteko makina, Hernanin, asteartetik aurrera

Kronika - Erredakzioa 2012ko urt. 21a, 01:00

Baserriko esneki ekologikoak saltzeko makina berri bat jarriko dute Urbieta kalean, oraingo esne makinaren ondoan. Inaugurazioa asteartean izango da, goizeko 11:00etan.

Asteartetik aurrera, ma­mia egiteko ardi esnea, yogurrak, ardi gazta eta behi gazta erosteko makina izango da Hernanin. Behemendi Landa Garapeneko Elkarteak jakinarazi duenez, baserriko esneki ekologikoen makina berri hori Urbieta kalean jarriko dute, orain dagoen Basosoroko esne makinaren ondoan, hau da, Atsegindegi parean. Inaugurazioa asteartean izango da, goizeko 11:00etan. Bertan izango dira, Luis Intxauspe Hernaniko alkatea, Behemendiko Gerentea eta esnekiak jarriko dituzten baserritarrak.

 Yogurra, mamia eta gazta probatzeko aukera
 Makina berria inauguratzen dutenean, hau da, asteartean, hurbiltzen den guztiak yogurra, mamia eta gazta probatzeko aukera izango du. Arduradunek dei egiten diete herritarrei bertaratzeko.

Hernaniko Telleri-Zahar baserriko produktuak, besteak beste
 Makinan egongo diren esne­kiak hiru baserritatik ekarri­ko dituzte: Hernaniko Telleri-Zahar (Ramon Mugertza), Altzoko Berakoetxe (Fermin Murua) eta Anoetako Sarobe (Gregorio Zuaznabar).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!