Udalarekin bilduko dira gaur Osiñagako auzotarrak,
arratsaldeko 19:00etan Udaletxean. Horrela, Udalak segida eman nahi dio auzoz auzo egiten ari den bilera errondari. Bilerak irekiak dira, auzotar guztientzat. Datorren asteazkenean, Zikuñagako auzotarren txanda izango da.