Gari Arruarte preso politiko hernaniarrari egin beharreko erresonantzia egin diote eta Preso eta iheslarien aldeko herri bilguneak jakinarazi du, oraingoz, bertan behera utzi dutela Arruarterentzat osasun asistentzia eskatuz egiten ari ziren sinadura bilketa. Orain, erresonantziaren emaitzari zein jarraipen egiten dioten ikusi beharko dela gaineratu dute eta adi egoteko. Bilgunetik eskerrak eman nahi dizkiete parte hartu duten eta sinadurak eman dituzten herritar guztiei.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!