Taldekako Txapelketako lehenengo tiraldia jokatu zen joan den igandean, Lasarten. Bigarren eta azken tiraldiaren faltan, Segura taldea da lehen postuan dagoena, 265 brilarekin. Atzetik du Zerain, 263 brilarekin eta hirugarrena, Urnieta da, brila bat gutxiagorekin. CD Hernani bosgarren postuan dago, Elur-Txori zazpigarrenean eta Ur Mia azkenekoan. Bolariei dagokienean, Segurako Zeferino Agirre izan zen onena, 48 brilarekin. Atzetik geratu ziren Urnietako Imanol Iruretagoyena eta Xabier Lizeaga brila berak botata. Laugarrena, Zeraingo Antonio Alustiza izan zen eta bosgarrena, Elur-Txoriko Miguel Burugain. 47 brila bota zituzten.
Sailkapen orokorra:
1.- Segura 265 brila
2.- Zerain 263 brila
3.- Urnieta 262 brila
4.- Ategorrieta 248 brila
5.- CD Hernani 242 brila
6.- Ostadar 240 brila
7.- Elur-Txori 234 brila
8.- Legazpi 226 brila
9.- Gabiria A 224 brila
10.- Gabiria B 224 brila
11.- Ur Mia 215 brila