Hernaniko sagardo denboraldia igande eguerditik aurrera izango da ofizialki zabalik. Josune Bereziartu eskalatzaile ezagunak egingo du lehenengo sagardo tragoa. Hori, 12:00etan izango da, Plazan, eta ondoren, nahi duen guztiak izango du kupeletara gerturatu, eta sagardo berria probatzeko aukera.
Igandeko egitaraua
11:00-11:45: trikitilariak kalean zehar.
12:00: ekitaldi nagusia Josune Bereziarturekin.
12:00: txalapartariak
13:00: herri kirolak: Ugaitz Mugerza aizkolaria eta Iiñaki Perurena harrijasotzailea.