Ostegun goizaldean 16 urteko gazte bat atxilotu, eta beste hiru neska inputatu zituen Ertzaintzak Hernanin, adingabekoak babesteko zentroan. Ertzaintzak jakinarazi duenez, egoitzara deia jaso bezain laister gerturatu ziren, Udaltzaingoarekin batera. Azaldu dutenez, talde batek jarrera oso agresiboa zuen, eta hainbat gauza zeuden erreta edo puskatuta: sofa baten zatia, paperak komunean, lehio bat... Diotenez, mutil batek (atxilotutakoa) ertzaina bat erasotu zuen: «harramazkak eta golpeak eragin zizkion» eta beste hiru neska gaztek (inputatutakoak) liskarra eragin eta ertzainak iraindu zituzten. Atxilotutako gaztea gauerdian geratu zen aske, hezitzaile baten zaintzapean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!