Hernani’n Musik ekimenaren neguko denboraldiari hasiera emateko, Harkaitz Cano idazleak eta Beñat Barandiaran musikariak emanaldi bat eskainiko dute ostiral honetan Biterin, iluntzeko 20:00etan. Sarrerak salgai daude jada, 7 eurotan. Bestalde, gaur bertan emango da Hernani’n Musik ekimenaren barruan eskainiko diren kontzertuen berri.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!