«Sidenorrek 226.000 euro, biriketako minibizia duen langile ohi bati»

Kronika - Erredakzioa 2012ko urt. 19a, 01:00

Langile ohia 1957an hasi zen Sidenorren (Orbegozo) lanean. CCOOk gogoratu du lan-arriskuen prebentzioa egiteak duen garrantzia.

biriketako minbizia eta silikosisa duen lanagile ohi bati 226.699 euroko kalte ordaina pagatzera kondenatu du Donostiako epaitegiak Sidenor Industrial y Co­fivacasa (Orbegozo-Acenor) enpresa; hala jakinarazi du CCOOk Hernaniko Kroni­kara bidalitako prentsa oharrean. Bi gaitzak «silizioa zuen hautsa eta ke metaliko asko arnastu izanagatik» dituela dio oharrean.

2010ean, gaixotasun profesionalagatik, ezintasuna
CCOOK dio, 2010eko irailean, biriketako minbizia diagnostikatuta, Osa­ki­detzak ez zuela gaixotasun profesionala izan zitekeenaren susmorik izan: «CCOO sindikatuko Osasun Sailak lortu zuen Osakidetzak eta Osalenek onartzea gaixotasun profesionala zela; eta horren ondorioz eman zioten ezintasun totala»

Silizioarekin kontaktuan
Langile ohia 1957an hasi zen Pedro Orbegozo-Acenor enpresan lanean, hondar txorroak zeuden sekzioan. Bere eginbeharra izan zen, fundizioko piezei silizea ematea, eta CCOOk dionez, «urte horietan hasnartu zuen silizioak zuen hautsa eta ke metalikoa». Aurre-jubilatu baino lehen, gruarekin aritu zen lanean.

Lan-arriskuen prenbentzioa egitea, ezinbestekoa
Jesus Uzkudunek (CCOO sin­dikatuko Osasun Saileko arduraduna, Euskadikoa) dioenez, lan-arriskuen prenbentzioa egitea ezinbestekoa da: «ezin gara higiene arriskuetaz ahaztu, urteera azal­tzen diren gaixotasunak oso larriak izan daitezke eta».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!