Kirol taldeek diru laguntzak eskatzeko epea, zabalik

Kronika - Erredakzioa 2012ko urt. 19a, 01:00

Eskaerak aurkezteko epea otsailaren 16ra arte izango da. Dokumentazioa eskuratzeko edo aurkezteko, Kiroldegira jo daiteke.

Kirol arloan lan egiten duten talde edo elkarteek Udalaren diru laguntzak jaso ahal izateko, orain dute aukera, eskaera egiteko. Eskaera egiteko epea atzo zabaldu zen eta 30 egun naturaleko tartea izango da; hau da, otsailaren 16ra bitarte egin ahal izango da eskaera. Eskaera orria eskuratzeko edo aurkezteko, Kiroldegira jo daiteke.

Oinarri bereziak
Gobernu Batzarrak, joan den ostiralean erabaki zuen, kirol jardueretarako diru lagun­tzak emateko oinarri bereziak onartzea. Oinarri hori­en arabera, diru laguntza horiek, Hernanin kokatutako irabazi asmorik ez duten kirol klubei eta entitateei zuzenduta daude. Herna­ni­ko Udalaren Kirol programaren helburuekin bat datozen 2011ko hainbat kirol programa eta jarduera antolatzeagatik emango dira. Kasu zehatzetan, Hernanitik kanpo kokatutako entitateek ere izango dute diru lagun­tza eskuratzeko aukera. Diru laguntzetarako bideratutako kreditua 28.953 eurokoa da eta 2012ko aurrekontuko partidari dagokio.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa
Eskaera egiteko, alde batetik, eskaera orria bete behar da. Orri hori Udalaren bulegoetan lortu daiteke, astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 13:30etara. Bestetik, aurkeztu behar dira: estatutuak (duela gutxi eratutakoa ba­da), Identifikazio Fiskaleko Kodearen fotokopia, Udal Erregistroan izena emanda dagoela ziurtatzen duen agiria, entitatearen curriculuma, egindako diru laguntza eskaeren deklarazioa eta kontuaren titulartasuna ziurtatzen duen dokumentua. Eskatzaileak aurkeztutako dokumentazioa osorik ez badago edo baldintzak ez badira betetzen, zuzenketak egiteko 10 egun baliodun izango dira 7 baremoren arabera Diru laguntza, alde batetik, finkoa izango da elkarte guztientzat: 600 euro (betiere aurrekontu osoaren %40a gainditzen ez badu). Bes­te­tik, 7 baremoren arabera banatuko dute: zein kategoria edo maila lantzen diren, kirolari kopurua, entrena­tzaileen prestakuntza maila, jarduera puntualak diren ala urte guztikoak, ezintasun fi­si­koa eta psikikoren bat du­tenei zuzendutako jarduerak diren, edo emakumezkoen eta gizonezkoen arteko berdintasuna bultzatzen den.

Ebazpena jakiteko, 3 hilabete gehienez
Ebazpenak emateko eta jakinarazteko gehieneko epea 3 hilabetekoa izango da, es­kae­­rak aurkezteko epea amai­tu eta hurrengo egunetik hasita.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!