1.075 kilo pisatu ditu kanalean Mikel Lujanbioren zezenak, inoizko gehiena

Kronika - Erredakzioa 2012ko urt. 19a, 01:00

Abere Haragiak enpresako Mikel Lujanbio hernaniarraren zezena hil zuten atzo, Martu­teneko Mafrido hiltegian. Ven ize­neko zezenak, Akitaniako Blonde arrazakoak, 1.075,2 ki­lo pisatu ditu kanalean, Gipuz­koa osoan eta inguruan ezagu­tzen den gehiena eta baliteke munduko errekorra ere hautsi izana: «Guinness errekorren li­bu­ruan sartu ahal izateko be­randu ibili nintzen, baina begira aritu naiz eta ez dut topatu gehiago pisatu duen halako zezenik», dio Lujanbiok.

Haragi xamurra
Haragia oso ona dela nabarmendu du hernaniarrak: «ohikoa ez bada ere, grasa asko du eta xamurra da». Oraindik ez daki ziur zeini salduko dion haragia. Bezero frantses batek interes haundia dauka eta kalitatea ikusita, bezero gehiago ere azaldu dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!