GAri Arruarte preso politiko hernaniarra oinazeekin dago, joan den maiatzaz geroztik, eta ia egun osoa zeldan etzanda egotera behartua dago. Azaroan jakinarazi zioten Espondilo Lisis-a (bertebra batean fisura) duela ziurrenik eta egiaztatzeko erresonantzia bat egin behar zaiola. Kasu horretan, operatu egin beharko litzateke. Oraindik ez diote erresonantziarik egin eta Preso eta iheslarien aldeko herri bilgunea sinadurak biltzen ari da, Arruarterentzat beharrezko osasun asistentzia eskatzeko eta bizi duen egoera salatzeko. Sinadurak biltzeko mahaiak azokan izango dira gaur, goizez, 11:00etatik 13:30etara, eta arratsaldez, 16:00etatik 18:00etara. Kale Nagusian ere egongo da mahaia 18:00etatik 20:00etara. Sinadurez gain, gutunak eta faxak betetzeko aukera ere izango da, Instituciones Penitenciarias eta Almeriako espetxera bidaltzeko.
Mahaia egunero,
igandera bitarte
Igandera bitarte, egunero jarriko dute mahaia Kale Nagusian. Bihar, arratsaldez egongo da 18:00etatik 20:30etara, larunbatean goizez, 11:00etatik 14:30etara, eta igandean ere goizez, 11:30etatik 14:30etara.